Ongi etorri CLLE ERSSàB webgunera !

 

CLLE-ERSS, CLLE (Kognizioa, Hizkuntzak, Lengoaia, Ergonomia) UMR5263ko bi ataletarik bat da. 1981ean sorturiko Sintaxia eta Semantikari buruzko Ikerketa Taldearen (ERSSren) segida hartuz, Lana eta Kognizioa Laborategiarekin  bildu zen 2007an, bi lekutan jarria delarik gaur egun: Toulouse-Le Mirail Unibertsitatean eta Bordele III, Michel de Montaigne Unibertsitatean (ERSSàB).

Hizkuntza naturalen deskribapen zientifikoa eta modelizazioa hartzen du helburutzat CLLE-ERSSk, heien alderdi ezberdinetan (fonologia, morfologia, sintaxia/joskera, semantika, lexikoa, diskurtsoa) eta perspektiba sinkroniko zein diakronikoan. Jarduera modelizatzaile horrek hainbat lankidetza eragiten ditu informatikariekin (adimen artifizialean eta hizkuntz-teknologietan adituak), psikologoekin eta hizkuntzen didaktikaren adituekin, besteak beste. 

Askotarikoak dira laborategian arakatzen diren mintzairak: frantsesaz gain -lan gehienak honi baitagozkio- hizkuntz franko ezberdinak behatzen dituzte taldeko ikerlariek, hala nola gaztelera, japoniera, greziara, poloniera, eta abar.